XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai, ikusten dut - erantzun zion mamuak.

- Ez zagozkio begira, ordea - esan zion Scroogek.

- Baina ikusten dut, halere - erantzun zion mamuak.

- Alajaina!- ihardetsi zion Scroogek -.

Neure bizitza osoan iratxo-taldeek jazarturik bizi izateko hauxe sinestea besterik ez dut behar! Berriketak! besterik ez, berriketak!.

Hau entzutean, mamuari garraisi izugarri batek egin zion ihes eta berebiziko kate hotsa atera zuelarik, Scroogek gogor heldu behar izan zion aulkiari konortea galdurik lurrera eror ez zedin.

Hura larria, bero balego bezala, mamuak burua biltzen zion zapia askatu eta kokotsari bular gainera erortzen utzi zionean!.

Belaun gainean erori eta eskuak aurpegi aurrean tolestatu zituen.

- Arren!- esan zuen. Zergatik ikaratzen nauzu, agerkari beldurgarri horrek?.

- Izpiritu lurtiarreko gizona!- oihu egin zion mamuak. Sinesten al duzu nigan ala ez?.

- Bai - esan zion Scroogek, nahitanahiez.

Baina zertara datoz mamuak mundura eta zergatik nigana?.

- Gizona derrigorturik dago mintzatu zen mamua bere baitan duen arima bizikideen artean erabiltzera eta harat-honat haren bidelagun izatera.

Baina arima hori hil aurretik kanpora irten ez baledi, hil ondoren egitera beharturik dago.

Eta munduan zehar ibili eta ibili dohakabea ni! eta lehen lagun eta zoriontsu bihur zitzakeenei, gero ikusiarren ere ezertxo ere ezin diezaieke egin.